Gazta Zati Bat ikusentzunezkoa gaur Coliseoan
Jon Maiaren azken ikusentzunezkoa, Gazta zati bat gaur (urriaren 10ean) emango dute Coliseoan, 19.00etatik aurrera (sarrera 2'5 euro). Nazioen Munduan ekimenetik abiatzen da filma, eta lanak Euskal Herria eta Eskoziako herritarren erabakitzeko eskubidearen inguruan dihardu neurri haundi batean, herri kirolen truke batetik abiatuta. Zuzendariaren berbetan, "dokumental honek euskal gatazka modu berritzailean aurkezten du: hainbat gertakizunen inguruko gertuko begirada eskaintzen du, letra txikiz kontatzen du historia, gertutasunetik, intimismotik eta umoretik... Gizatasunaren faktorea azpimarratzen du eta historiaren eta kazetaritza kroniken estereotipoetatik aldentzen da”. Dokumentala Nazioen Munduan kolektiboaren ekimena da eta Pixelek produzitu du. Xabi Solano eta Zigor Lanpre DZ izan dira musika sortzeko ardura izan dutenak.