Gaztañerre AEK euskaltegikoekin ospatzeko gonbitea

Gaztañerre AEK euskaltegikoekin ospatzeko gonbitea
2012/11/06 00:00
eta kitto!

Eibarko AEK euskaltegikoek trikitilariekin kalejira eta afari merienda antolatu dute gaurko, azaroaren 12rako, Gaztañerre ospatzeko. 19.00etan euskaltegi parean dagoen Paloma tabernan batuko dira, handik kalejirari ekiteko: "Helburuak gure ohitura zaharrei eustea eta euskara zabaltzea dira. Kalejiran hiru tabernatan geldituko gara, Paloma tabernan  mokadutxoa egingo dugu eta handik Urkirantz abiatuko gara. Euskal kantak eta koplak ere kantatuko ditugu trikitilarien laguntzaz. Euskal giroan ongi pasatzeko gogoa duen edonor dago gonbidatuta dago Gaztañerre eguneko ospakizunera".