Gaztañerre AEK euskaltegikoekin ospatzen

Gaztañerre AEK euskaltegikoekin ospatzen
2014/11/10 00:00
eta kitto!

Urtero egiten duen moduan, aurten ere Gaztañerre ospatzeko kalejira antolatu dute AEK euskaltegikoek. Gaur (astelehena, hilak 10) 19.00etan Paloma tabernan elkartuko dira eta, pintxoak eta gaztaina erreak jan eta gero, Urkiko kaleetan zehar kalejiran ibiltzeko asmoa dute: "Tabernarik taberna, trikitilariek lagunduta euskera ahoan eta koplak kantatzen joango gara eta eibartar guztiak egun berezi hau gurekin batera ospatzera animatu nahi ditugu".