Gazte Safa elkarteak dastaketa eta berbalagun espazioak antolatu ditu azaroaren 13rako

Euskal eta marokoar kulturak mahai baten inguruan elkartzeko gastronomia tailerra egingo dute
Gazte Safa elkarteak dastaketa eta berbalagun espazioak antolatu ditu azaroaren 13rako
Gazte Safa elkarteak Untzagan jarri izan du postua, hainbat alditan.
2026/11/02 12:57
Ekhi Belar Errasti

Gazte Safa elkarteak ‘Dastaketa eta Berbalagun espazioak’ ekimena antolatu du azaroaren 13rako, ostiralerako. Jarduera 17:00etan izango da, Eibarko Portalean, hirugarren solairuan, eta euskal zein marokoar kultura gastronomiaren bidez ezagutzeko aukera eskainiko du.

Saioan, parte-hartzaileek Marokoko kuskusa dastatu eta bi kulturen inguruan hitz egiteko aukera izango dute, mahai baten bueltan.

Izena emateko, gaztesafa@gmail.com helbidera idatzi edo 631 330 218 telefono zenbakira deitu daiteke.