Gazteen bultzadari esker, inoizko parte-hartzerik handienetakoa danborradan
Argazkiak: Silbia Hernandez
Aspaldiko parte-hartzerik handiena izan du aurten San Juan bezperako danborradak: 140 bat gaztek eman dute izena eta, horri esker, 300 bat lagunek hartu zuten parte atzo Ustekabe txarangaren laguntzarekin, betiko doinuak kalez kale zabaltzeko. Konpainia edo talde ezberdinetan banatuta aritu dira San Juan bezperan: Gastadoreak, Tradizionala, Betikuak, Eskoziarrak, San Andres, Amuategi eta Gazteak.
Goi Argi elkartekoak, karrozan omendu
Eibarko Danborradaren karrozan aurten 75 urte bete dituen Goi Argi emakumeen elkarteko kideak joan dira, omendu gisa. Karrozaren apainketa-lanak Eibarko Udal Margo Eskolako irakasle Ana Ferrerrek eta Leire Kareagak egin dituzte, Udal brigadako langileekin elkarlanean.
Bestalde, aurtengo Danborradaren pina ere Leire Kareagak diseinatu du, Goi Argi elkartearen urteurren bereziari keinu eginez.




























































































