Gaztetxoak ederto moldatu ziren bakailaoa pil-pilean prestatzen atzo jokatutako XIV. Eskolarteko Bakailao Txapelketan
2017/11/20
12:45
eta kitto!
Eibarko Bakillauaren Kofradixiak antolatutako XIV. Eskolarteko Bakailao Txapelketan 32 bikotek hartu zuen parte atzo goizean. Gazteek goizaren zati bat su artean eman zuten, bakailaoa pil-pilera prestatzen eta epaimahaikideek ez zuten lan erraza izan irabazleak aukeratzeko orduan. Hala ere, 12-14 urte bitartekoen mailan saria Ibai Lorenzo eta Aner Berjerandik eraman zuten eta 14-16 urte bitartekoen mailakoa, berriz, Lucia Arrillaga eta Leire Molinak jaso zuten. Horrez gain, saritutako ikastetxea Mogel-Isasi izan zen. ARGAZKI BILDUMA IKUSTEKO SARTU GURE MEDIATEKAN.