German Ereña eibartarraren "Isidoro Fagoaga. El tenor olvidado” liburuaren eranskinak edizio digitalean eskuragarri
2018/11/07
10:30
eta kitto!
German Ereña Eibarko Usartza Txistulari Bandako kideak Isidoro Fagoaga tenoreari buruz idatzitako biografia irailaren 27an aurkeztu zuten hedabideen aurrean. Musikari eibartarrak 15 urte eman ditu Isidoro Fagoaga tenore nafar ospetsuaren bizitza ikertzen. Liburua argitaratzeko Nafarroako Gobernuaren eta Berako Udalaren laguntza izan du egileak eta abuztuaz geroztik dago salgai. Liburuak 572 orrialde ditu, eta espazio falta dela eta kanpoan gelditu diren eranskinak Nafarroako Gobernuko Kultura Sailaren webgunean daude guztion eskura. Dokumentu digital honek 340 orrialde ditu. Bertan 109 eranskin bilduta daude eta amaieran argazki-galeria dago.
2017ko apirilean German Ereña elkarrizketatu genuen …eta kitto!-n. Elkarrizketa osoa HEMEN irakurri daukazue.
2017ko apirilean German Ereña elkarrizketatu genuen …eta kitto!-n. Elkarrizketa osoa HEMEN irakurri daukazue.