Gerra Zibileko gerra-frontearen ibilbide historikoa egingo da domekan

Gaur amaitzen da izena emateko epea. Euskaraz izango da.
Gerra Zibileko gerra-frontearen ibilbide historikoa egingo da domekan
2025/07/01 12:18
eta kitto!

Domekan, uztailak 6, Gerrako Fronteko bisita gidatuen bigarren saioa izango da 11:00etatik 14:00etara Arrateko Gerra Zibileko Interpretazio Zentrotik abiatuta. Mendi ibilbidea izango da, 

Izena emateko epea gaur. uztailak 2 amaituko da. Horretarako hurrengo formularioa bete behar da: https://formularioak.eibar.eus/eu/gerrakofronteauztailak6

Egun horretan, Gerra Zibileko Interpretazio Zentroa  10:00etatik 11:00etara egongo da zabalik.