Gilda Lehiaketak bigarren eguna izango du gaur

Gilda Lehiaketak bigarren eguna izango du gaur
2023/12/13 09:52
eta kitto!
Atzo hasi eta bihar arte iraungo du aurtengo Gilda Lehiaketak. Hiru egunez herriko 19 taberna arituko dira, nor baino nor, gilda onenaren sariaren bila. Epaimahaiak atzo ekin zion ibilbideari, hainbat tabernatako gildak probatu zituen, eta gaur arratsaldean jarraituko diote ibilbideari. Epaimahaiaren bi sari, gilda tradizionalari eta berritzaileari, eta herritarren bat daude jokoan, horietako bakoitza 150€koa. Eta bozketan parte hartzen duten herritarren artean bi lagunentzat asteburuko egonaldia zozketatuko da. Datorren astean emango du jakitera ebazpena epaimahaiak. Lehiaketa ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen du Euskeraz primeran! kanpainaren barruan, tabernetan ere euskararen erabilera sustatzeko.

Gilda 1go eguna 1