Gilda Lehiaketaren bigarren eguna jokoan da gaur

Gaur eta bihar ere herriko 18 tabernak prestatu dituzten gildak probatzeko aukera izango da
Gilda Lehiaketaren bigarren eguna jokoan da gaur
2026/02/04 12:41
eta kitto!

Martxan da Gilda Lehiaketaren X. edizioa. Atzo hasi zen eta hiru egunez, bihar arte, herriko 18 tabernak lehiaketarako prestatutako gildak dastatzeko aukera izango da. Epaimahaia atzo hasi zen gildak probatzen eta gauza bera egingo du gaur eta bihar ere. Bi sari epaileen eskuetatik iritsiko dira, gilda tradizionalari bata eta berritzaileari bestea, eta hirugarrena herritarren botoak erabakiko du, horretarako tabernetan jarrita dauden bozketa-orrien bitartez. Gainera, bozketan parte hartzen duten herritarren artean, bertoko produktuekin osatutako otar ederra zozketatuko du ...eta kitto! Euskara Elkarteak.