Gipuzkoako Foru Aldundiaren bisita herriko gaiei errepasoa egiteko
2018/02/22
12:23
eta kitto!
Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura, Turismoa, Gazteria eta Kiroletako Foru Diputatuak eta bere lan-taldeak Eibar bisitatu dute gaur, Eibarko Udalarekin eta kultura eta ekonomia arloko hainbat eragileekin herriko gaien errepasoa egiteko. María José Telleria Foru Aldundiko Kultura Zuzendari Nagusiarekin, Goizane Álvarez Kiroletako arduradunarekin eta Fernando San Martín Kooperazioko buruarekin etorri da Itxaso Eibarrera.
Teknikerren bertako proiektuen berri gertutik jaso ondoren, Denis Itxaso Portalean elkartu da Miguel de los Toyos alkatearekin eta kultur etxean egin diren berritasunak aurkeztu dituzte prentsaren aurrean. Foru Aldundiak 150.000 euroko diru-laguntza eskaini du obrak gauzatzeko. Bilera-gela eta artxibo berriak egin dira, eta hainbat hobekuntza gauzatu dituzte instalazioetan.
Portaletik Biharrian kolektibokoekin biltzera joan da Foru Aldunditik etorritako segizioa eta Alfa Artera ondoren. “Eibarren eta Debabarrenan garatzen ari denak atentzio berezia merezi du. Merezi duen zentralitate instituzional eta politikoa eman behar zaio Eibarri esku artean dituen proiektuen garrantziarengatik”, adierazi du Itxasok.