Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak doako tailerrak antolatu ditu gaixo eta senideentzat
Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak hiru jarduera antolatu ditu, eskualdeko biztanleentzako. Eibarren eskainiko dira, otsailean hasi eta ekainera bitartean: dolu-taldea senideentzat (otsailaren 20tik ekainaren 19ra); arnasketa tailerra paziente onkologikoentzat (otsailaren 26tik maiatzaren 14ra); eta "Nola hitz egin minbiziaz adingabeekin" hitzaldia (apirilak 3).
• Senideei zuzendutako Dolu taldea. Otsailak 20tik ekainak 19ra. Ardantzako lokalean. 12:00-13:30.
Izen-ematea online: https://www.contraelcancer.es/eu/talleres/psikoterapiako-dolu-tailerra-eibar
• Pazienteei zuzendutako Arnasketa tailerra. Otsailak 26tik maiatzak 14ra. Kenkon (Estaziño kalea) 11:00-12:00. Izen-ematea online: https://www.contraelcancer.es/eu/talleres/arnasketa-tailerra-eibar-0
• Senideei zuzendutako “Nola hitz egin haur eta nerabeekin minbiziaz” hitzaldia. Apirilak 3. 18:00-19:30. Ardantzako lokalean. Izen-ematea online: https://www.contraelcancer.es/eu/talleres/nola-hitz-egin-haur-eta-nerabeekin-minbiziaz-eibar
Doako jarduerak dira, eta hiruretarako izen-ematea zabalik dago (ez da beharrezkoa elkarteko bazkidea izatea parte hartu ahal izateko). Izena emateko, 943 45 77 22 telefonora deitu edo gipuzkoa@contraelcancer.es helbidera mezua bidali daiteke.