Gipuzkoako partaidetzako aurrekontuak lantzeko saioa

Gipuzkoako partaidetzako aurrekontuak lantzeko saioa
2015/05/05 00:00
eta kitto!
Gipuzkoako Foru Aldundiak 20 milioi euro bideratuko ditu lurraldeko eskualdeetan herritarrek gauzatu nahi dituzten proiektuetara. Debabarrenak bi milioi euro izango ditu datozen lau urteetan inbertitzeko. Eibarren martitzenean, maiatzaren 5ean egingo dute herritarren ekarpenak jasotzeko tailerra, Portalean, 19.00etan.
Tailerrean parte hartzerik ez duenak ere bere ekarpenak egiteko aukera izango du, martxoan Gipuzkoa Berria aldizkariarekin batera etxeetara bidalitako eskuorria beteta (eskuorriak herriko bilketa puntuetan –udal egoitzetan- ere eskura daitezke) edo www.aurrekontuahobetzen.eus webgunearen bidez.