Espainiako hauteskunde orokorrak azaroaren 29an egingo dira

Espainiako presidenteak gaur iragarri du hauteskunde orokorrak aurreratuko dituela, eta azaroaren 29an egingo dira.
Espainiako hauteskunde orokorrak azaroaren 29an egingo dira
2026/10/05 09:10
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Pedro Sánchezek Espainiako hauteskunde orokorrak aurreratzea erabaki du, eta azaroaren 29an egingo dira. Espainiako Gobernuko presidenteak gaur goizean eman du erabakiaren berri, Moncloan egindako adierazpenean.

Sánchezek iragarri duenez, Ministroen Kontseiluak gaur onartuko du Gorteak desegiteko eta hauteskundeak deitzeko dekretua. Dekretua bihar argitaratuko da Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE), eta orduan hasiko da ofizialki hauteskunde-prozesua.

Hauteskundeak aurreratzea Kongresuak Gobernuaren bi etxebizitza-dekretu atzera bota eta hiru egunera iritsi da. Joan den barixakuan izan zen bozketa, eta PPk, Voxek eta Junts-ek aurka bozkatu zuten.

Sánchezek adierazi du herritarrei dagokiela orain «zer etorkizun nahi duten» erabakitzea, eta azaroaren 29an izango dute horretarako aukera.