Gipuzkoako Txapeletan eta Udaberri Torneoan buru-belarri dabiltza Deporreko pilotariak

Bihar eta etzi artean hainbat partidu jokatuko dira Astelena frontoian
Gipuzkoako Txapeletan eta Udaberri Torneoan buru-belarri dabiltza Deporreko pilotariak
2026/01/21 09:41
Ekhi Belar Errasti

Eibarko Klub Deportiboko pilotariak eta palariak, bai errendimendukoak bai federatuak, bete-betean dabiltza sartuta Gipuzkoako binakako zein banakako txapelketetan eta Udaberri Torneoan.

Hainbatek Astelena frontoian jokatuko dute, bihar eta etzi pilota partiduak jasoko dituelako Eibarko frontoiak. Biharkoan, 21:15ean, Deporreko Ibarrak eta Condek Tartaloetxe klubeko bikotearen aurka arituko dira eskuz binakakoan.

Barixakuan, urtarrilak 23, ohiko jaialdia egongo da Astelenan, lau partidurekin. Lehendabizi, errendimendu mailan ari diren Arriolak eta Segurolak Azpeitiko ‘Ilunpe 3’ bikotearen kontra jokatuko dute. Ondoren federatuen txanda iritsiko da eta Amillategi-Gil bikote eibartarra Oiarpeko bikotearen aurka neurtuko da kadeteetan. Hirugarren partidan, Segurola eta Urkiaga jubenilak Oiartzungo bikotea izango aurkari; eta Narbaiza eta Agirresarobe nagusiek Aretxabaletaren kontra jokatuko dute.

 

Etxetik kanpo

Deporreko pilotari batzuek etxetik kanpo jokatu beharko dute. Errendimendu mailari dagokionez, Saez-Lizarrade infantiletako bikoteak Zaldibarko Resti pilotalekuan jokatu du barixakuan; Arrieta eta Agote infantilek Arrasatera bidaiatu beharko dute; eta alebinetan, Acha eta Uriarte bikoteak atseden hartuko du.

Federatuei dagokienez, Gipuzkoako Paleta Gomako Txapelketaren 7. koadroan, Soria eibartarrak Aiako udal-pilotalekuan jokatuko du; goma paletako Udaberri Torneoan, eibartarrak Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan izango dira; Varona eta Del Rey jubenilek Errenterian jokatuko dute eskuz binakakoan, eta nagusien mailan Udaberri Torneoan lehiatuko dira Oñati; eta Udaberri Torneoaren binakakoan, baina paleta goman, Eibarko pilotariek Andoainen eta Anoetan jokatu beharko dute.