Asteburu borobila Santa Kurutzen
Jende mordoa elkartu da asteburuan Santa Kurutzeko ermita inguruan, bertako jaiak ospatzeko. Ekitaldiz betetako bi egunetan, Gorosta-Mandiolako baserritarrek prestatutako jarduerekin gozatu ahal izan dute bertara hurbildutako guztiek: meza, ume eta helduentzat jolasak, herri-kirolak, musika, dantzak, eskupilota... Aparteko giroa egon da Santa Kurutzen, eguraldiak lagunduta, argazkietan ikus daitekeen moduan. Argazkiak: Felix Beitia eta auzoko jai batzordea.
Hurrengo asteburuan gehiago
Datorren zapaturako, hilak 10, bertso afaria egingo da Depor tabernan. Bertan egongo dira, 21:00etatik aurrera, JULIO SOTO eta JOANES ILLARREGI bertsolariak. Txartelak bertan, Depor tabernan, eskura daitezke. Aurretik, 19:00etan, Untzagan hasita poteoa egingo da, musikaz alaitua.