Giro ezin hobean aritu ziren barixakuan Altxorraren Bila

Beroari aurre eginez bete zuten herriko kaleetan barrena zirkuitoa
Giro ezin hobean aritu ziren barixakuan Altxorraren Bila
2026/05/25 12:15
Maider Aranberri Sarasua

Hogeita hamar lagun aritu ziren barixakuan ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako Altxorraren Bila ekintzan. Bero itzelari aurre eginez, bikain asmatu zituzten leku bakoitzean eman zitzaizkien pistak. Errebal Plazan hasita lau puntutan gelditu behar izan zuten taldeek bertan azaltzen zizkietan probak zuzen betetzeko. Untzaga plazan amaitu zuten eta han jaso zituzten ondo merezitako dominak, diplomak eta gozokiak.