Giro paregabea Gureak lantegikoen bazkarian
2012/01/10
00:00
eta kitto!
Urteroko moduan, Urkizu inguruko elkarte gastronomikoek osatutako Auzokoak elkartekoek bazkari berezia prestatu zieten Gureak lantegikoei Errege egunaren bueltan: zapatuan izan zen bazkaria eta, bazkalostean, herriko denda, elkarte eta bestelakoek oparitutakoen zozketa egin zuten bazkarian parte hartu zuten ehundik gora lagunen artean. 1981. urtean ekin zioten Errege eguneko bazkaria antolatzeari Edozer, Erdi-Bana, Urkusu-Gain, Jaiki, Denon Sahatsa eta Behekuak elkartekoek. Argazki albuma ikusteko hemen klikatu.