Gisasolaren golak erabaki zuen Mek-Egia partidua eibartarren alde

Neurketa oso lehiatua izan zen eta 31-30 emaitzarekin amaitu zen
Gisasolaren golak erabaki zuen Mek-Egia partidua eibartarren alde
2024/04/16 10:31
eta kitto!

Ipuruan bildu ziren ikusleek azken unera arte itxaron behar izan zuten jakiteko aurreko zapatuko norgehiagoka noren alde jausiko zen; eta hor Gisasolaren azken gol hori guztiz erabakigarria izan zen markagailuan 31-30koa ezartzeko. Donostiarrek, sailkapenean atzerago egonda ere, gogor borrokatu zuten eta arazo bat baino gehaigo sortu zizkien Fernando Fernandezen mutilei: horren adibide da bigarren zatian Egiakoek eskuratutako lau goleko abantaila. Baina Mek Eibar-koek jakin izan zuten partidua berdindu eta, azkenean, irabaztera heltzea. Eibartarren aldetik, Zuloagaren itzulera nabarmendu daiteke, sei gol lortu baitzituen, eta, zelan ez, erasoan Alex Puentek erakutsitako abilezia, guztira bederatzi gol eskuratuz.