Giza-irudi bizidunen erakustaldiak ekin dio Eibarko Antzerki Jardunaldietako egitaraua
2018/02/19
11:34
eta kitto!
Barixakuan Untzaga plazan eta Toribio Etxebarria kalean egon ziren giza-irudi bizidunen erakustaldiarekin hasi zen, urtero lez, Antzerki Jardunaldietako egitaraua. Bartzelonatik etorritako aktoreek aurten ekarri dituzten pertsonaiak koadro batetik irtendako figurak ziruditen, goitik behera kolorezko pintzelkadekin margotuta zeuden eta. IKUSI ARGAZKIAK GURE MEDIATEKAN.
Atzo, berriz, hitzaldi-solasaldia hartu zuen Coliseo antzokiak: “Entre actores” gaiaren inguruan jardun zuten Jose Sacristán, Iñaki Miramón, Gurutze Beitia eta Imanol Arias antzezleek. Bestalde, hasieran bakarrik gaurko aurreikusita zegoen “Muñeca de porcelana” lanak bigarren saioa izango du bihar, toki eta ordu berean, hau da, Coliseoan 20:30ean. Hiru urte dira lan hori antzezten hasi zirela eta bertako protagonistetako bat, Jose Sacristán, orain dela gutxi munduko 20 aktore onenen artean sartu dute.
Eta, atsedenik gabe, hurrengo egunean, eguaztenean, euskerazko lehen lanarekin gozatzeko aukera izango dugu. Tartean Teatroak eskainiko duen “Ez dok hiru” lanak musika zuzenean eskainiko du, aldi berean euskera goratzen duen bitartean.