Goi-Argi elkarteko emakumeek ederto ospatu dituzte Aratosteak

Urtero bezala, martitzenean egin dute jaia, merienda eta musikarekin.
2025/03/05 11:00
eta kitto!

Egoitza Toribio Etxebarria kalean duen elkarte honek gaur egun 300 bazkide inguru dauzka, eta atzoko jaialdian ia 100 andra elkartu ziren. Merienda ederrarekin hasi zuten ospakizuna, eta ondoren musika emanaldia eskeini zuen Vicentin Ramirezek, bere gitarra lagun zuela. Arratsalde pasa zoragarria egin zuten, lagun artean aspaldiko kantu ezagunak kantatzen.