Goi mailako dantza klasea jaso zuten Neledantza taldekoek Olatz de Andresen eskutik
2020/10/26
19:41
eta kitto!
Nerea Lodosak zuzentzen duen Neledantza taldekoek Olatz de Andres goi-mailako irakaslearekin masterclass-a egin zuten aurreko astean, Ipurua kiroldegian. Ez da hori izango dantzari ezagunak Eibarrera egiten duen bisita bakarra, gainera, egun gutxi barru, urriaren 30ean Coliseo antzokian The Big Game ikuskizuna esakintzen egongo da eta, +Sarea Euskadiko Antzoki Sarearen eskutik eta Kultura sailak antolatuta. Sarrerak 8 euro balio du (6 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin).