Goimendi auzokoek eguenean Santixauak ospatzeko egitaraua prestatu dute

Goimendi auzokoek eguenean Santixauak ospatzeko egitaraua prestatu dute
2013/07/22 00:00
eta kitto!

Eguenean, uztailaren 25ean Santixauak ospatuko dituzte Goimendi auzoan eta, horretarako, goizetik hasiko den egitaraua prestatu dute: 11.00etan mezarekin ekingo diote egunari eta, ondoren, 12.00etan soka-dantza egingo dute Kezka dantza taldekoekin. 12.30etan Jexux Mari Irazu eta Mendiluze bertsolariek jardungo dute eta, ondoren, Jon Ostolaza eta Unai Andonegi trikitilariek. 13.00etan umeentzako jolasak hasiko dira. Bazkaltzeko etenaldia egin eta gero, arratsaldean berriz ere egitarauari helduko diote, 18.00etatik aurrera herri-kirolekin: Mikel Larrañaga eta Ugaitz Mugertza aizkolariek eta Telleria harrijasotzaileak saioa eskainiko dute. Ordu erdi geroago bola-joko txapelketa jokatzen hasiko dira eta 19.00etan Jexux Mari Irazu eta Mendiluze bertsolariak itzuliko dira. Amaitzeko, Ostolaza eta Andonegi trikitilariekin erromeria egingo da.