Goizalde Landabasok "Babeserako kopia" irakurleekin batera aztertuko du gaur Idazlearekin Harixa Emoten-en
2017/03/07
09:35
eta kitto!
Gaur arratsaldean, 19:00etatik aurrera Idazlearekin Harixa Emoten irakurketa klubaren saio berri bat hartuko du Juan San Martin liburutegiak. Oraingoan Goizalde Landabasorekin “Babeserako kopia” (Elkar, 2015) lanari buruz berba egiteko aukera izango dute irakurleek. Kazetari bilbotarrak, segurtasun kopia bailitzan, bere memoria, oroitzapen, iragan, amodio, beldur eta bestelakoen poema bilduma osatu zuen gaur aztertuko duten liburuan.