Goizetik hasi dira San Juan bezperako ekitaldiak, txistulariekin eta kuadrillen kalejirarekin
Usartza Txistulari Taldeko kideak Eibarko Ospitalean egon dira santuari zapia jartzen, eta eguerdian kuadrillak bildu eta, Ustekabe fanfarriarekin batera, Eibarko kaleak girotu dituzte.
2024/06/23
16:47
eta kitto!
Txupinazoarekin hasi dira ofizialki 2024ko sanjuanak. Hala ere, goizean goiz hasi dira San Juan bezperako egitarauko ekitaldiak. Usartza Txistulari Taldeko kideak Eibarko Ospitalean egon dira Santuari zapia jartzen, eta, ondoren, Untzaga plazan sanjuanetako zortzikoa eskaini eta kalejiran irten dira Untzagatik. Eguerdian kuadrillak bildu eta, Ustekabe txarangarekin batera, Eibarko kaleak girotu dituzte Estaziñora heldu arte.
Hemen daukazue bideoa ikusgai: