Gol zaparrada futbol zaletuaren ligari amaiera emateko

Bergara Pneumatikoak taldeak bigarren postuari eutsi dio eta Baserrik puntu barik amaitu du
Gol zaparrada futbol zaletuaren ligari amaiera emateko
2026/02/23 10:17
eta kitto!

Futbol zaletuaren liga amaierara iritsi da asteburuan. 16 jardunaldi jokatuta, Malape Taberna izan da txapelduna, baina hori bagenekien azken jardunaldia jokatu aurretik. Bigarren postua jokoan zegoen, baina Bergara Pneumatikoak taldeak ez zuen zalantzarako aukerarik eman eta Baserri azken sailkatua jipoitu zuen, 11-2. Horren, azken talde horrek punturik gabe amaitu du denboraldia, partidu guztiak galdu baititu.

Ez da jardunaldi honetan gol askorekin amaitu den neurketa bakarra, Adahi Etxegik 0-10 irabazi baitio Bar Maremi.

Liga amaituta, Kopa txapelketari ekingo diote datorren asteburuan futbol zaletuko taldeek. Hauek izango dira neurketak: Kalaka Buenos Aires – Limpiezas Rueda, Bar Marem – Malape Taberna, Bergara Pneumatikoak – Baserri eta Xania Taberna – Adahi Etxegi. Garajes Garciak atsedena hartuko du.

 

Emaitzak

  • Bergara Pneumatikoak 11 - 2 Baserri
  • Kalaka Buenos Aires 3 - 3 Garajes Garcia
  • Xania Taberna 2 - 1 Limpiezas Rueda
  • Bar Marem 0 - 10 Adahi Etxegi
  •  

Sailkapena

  1. Malape Taberna, 42 puntu
  2. Bergara Pneumatikoak, 32 puntu
  3. Xania Taberna, 30 puntu
  4. Bar Marem, 29 puntu
  5. Kalaka Buenos Aires, 27 puntu
  6. Adahi Etxegi, 25 puntu
  7. Garajes Garcia, 19 puntu
  8. Limpiezas Rueda, 9 puntu
  9. Baserri, 0 puntu