Golden Apple Quartet laukoteak azken aldiz jantziko du esmokina Antzerki Jardunaldietan
“¡Vamos, que nos vamos!” bere agur-biran geldialdia egingo dute Coliseo antzokian
2024/02/29
13:30
eta kitto!
Eduardo Errondosoro, Loyola Garmendia, Manu Romano eta Kike Ochoak osatutako Golden Apple Quartet laukotea “¡Vamos, que nos vamos!” bere agur-biran errepresentatzen diharduen lanarekin izango da bihar Coliseo antzokian, 19:00etan hasiko den emanaldiarekin.
Ia lau hamarkadatan ikusleekin partekatu dituzten abestien errepasoa egingo du laukoteak Antzerki Jardunaldietako programazioaren barruan. Komedia musikal horrek ordu eta erdi inguru iraungo du eta, agur esateko, lau artistak euren bertsiorik onena eskaintzen ahaleginduko dira.