‘Gora musika!’ ikuskizuna eskainiko dute hilaren 22an Coliseon
Eibarko Musika Bandak, Eibarko Musika Eskolak eta Soraluzeko Gaiteroek ere hartuko dute parte emanaldian
2025/02/05
11:07
eta kitto!
‘Gora musika!’ taldeko Urko eta Oianek (lehengo Ene Kantak) ikuskizuna eskainiko dute hilaren 22an, 17:00etan, Coliseo antzokian. Familiei musika eta euskara hurbiltzeko saioa izango da eta Eibarko Musika Bandak, Eibarko Musika Eskolak eta Soraluzeko Gaiteroek ere hartuko dute parte emanaldian.
‘Gora musika!’-koek diotenez, “balorez betetako istorio musikatua, norberaren gorputzarekiko maitasuna eta besteekiko errespetua lortzeko helburuarekin”.
Sarrerak salgai daude dagoeneko, 5 eurotan, eta salmenta oso azkar doa. Beraz, sarrerak erosteko esteka honen bitartez egin daiteke.