Gorka Aizpuruak brontzezko Laus saria jaso du
2013/07/05
00:00
eta kitto!
Atzo (eguena, hilak 4) diseinu grafiko eta komunikazio arloko 42. Laus sariak banatu zituzten eta Gorka Aizpurua eibartarrak diseinu grafikoan logotipo onenari Brontzezko Laus saria jaso zuen ekitaldian. Saritutako logotipoa Chicken Kitchen izenburukoa da, aurten beste hainbat lehiaketatan saritutako logotipo berbera. Eibartarraren lanek aurretik ere jaso dute Laus saririk: iazko edizioan zilarrezko Laus bi eraman zituen Aizpuruak eta 2006an beste sari bi eman zizkioten.