Ohorezko Erregionaleko CD Urki Zarautz KE-ren aurka arituko da denboraldiko lehen jardunaldian
Larunbatean, irailak 12, hasiko du denboraldia Ohorezko Erregional Mailako CD Urki taldeak. Iaz mailaz jaitsi zen Zarautz KE izango du arerio, 12:00etan, Asti zelaian jokatuko den partidan.
Ikusi beharko da Urkik denboraldia nola hasten duen eta, emaitza aurreratzea zaila den arren, asmatzeko aukera eman nahi die klubak zaletuei. Horretarako, ‘porra’ jarri du martxan, euren emaitza eta herriko beste bi talderenak asmatzeko.
Oraingoan, adibidez, Zarautz-Urki partidaz gain, F Ligako SD Eibar - FC Badalona eta Hypermotion Ligako Celta Fortuna - SD Eibar neurketen emaitzak asmatu beharko. dira, baina hurrengoetan beste kirol batzuetan jarduten duten taldeak ere sartuko dira jokoan.
‘Porra’ asteazkenetik ostiralera arte egin ahal izango da, 20:00ak arte, Buenos Aires tabernan. Parte hartzeko bi euro ordaindu beharko dira eta irabazlearen izena jardunaldia amaitzean emango dute (inork ez badu asmatzen, dirua botean pilatuko da). Gainera, bost jardunalditik behin kiniela berezia egingo da bost partidarekin eta, boteaz gain, Mugika harategiko saskia banatuko dute.