Guraso berbalagunek Mallabiko Estakua baserria bisitatu dute asteburuan
2020/10/27
13:07
eta kitto!
Joan den zapatuan Mallabiko Estakua baserria eta bertako ekoizpena bertatik-bertara ezagutzeko aukera izan zuten guraso berbalagunek eta haien familiek. Eguraldi onak lagunduta goiz parte ederra pasa zuten. Segurtasun-neurri guztiak hartuta goizean goiz abiatu ziren autobusez Mallabirutz, eta paraje ederra aurkitu zuten parez pare. Estakua baserri atarian familia guztia zain zuten; lehenengo eta behin, baserrian egiten dutenaren berri eman zien Aitzolek, eta azalpenak entzun eta gero, behiak ezagutzera joan ziren; aurrena gazteenak, kortan, eta behi helduak gero, zelaian, bazkatzen lasai asko.
Orain dela bi urte baserrian bertan ekoizten duten esnearekin jogurtak egiten hasi ziren. Euren produktu propioa egitea pentsatu zuten, "gure esneari balio erantsia emateko", azaldu zuen Aitzolek.
Lurra eta abelburuen arteko oreka gordetzen dutela kontatu zien familiei Aitzolek; udaberrian hasi eta udagoienera arte behiak larrera ateratzen dituzte eguraldiak laguntzen duenean eta horrek, “behien ongizatean eta esnearen kalitatean eragina du. Transgenikorik gabeko pentsua erabiltzen dugu eta jogurta egiteko ez dugu esne hautsik erabiltzen”.
Pozarren bueltatu ziren familiak etxera. Egoerak uzten duen neurrian guraso berbalagunentzat jarduerak antolatzen jarraitzeko asmoa dauka ...eta kitto! Euskara Elkarteak.