Gurasoak Berbetan-ekoek pozik entzun zituzten ipuinak
2013/02/25
00:00
eta kitto!
Atzo domekarako Miru, aintzirako sorgina izenburuko ipuin-kontaketa saio berezia antolatu zuen …eta kitto! Euskara Elkarteak, Gurasoak Berbetan egitasmoko kideentzat. Mintzapraktika saioetan diharduten guraso eta horien seme-alabek zoragarri pasatu zuten Sointek Antzerki Taldeko kideen ipuinak entzuten (argazkiak ikusteko hemen klikatu)
Gurasoak Berbetan euskara praktikatu nahi duten gurasoei zuzendutako programa da. Guraso euskaldunak euskaldun berriekin elkartzen dira astean behin, euskaraz berba egiteko. Izena eman nahi duenak …eta kitto!-ra deitu dezake (9432009218).