Gurasoak Berbetan eta Ongietorriko familiak Igartubeiti baserrian izan dira
Joan den zapatuan, Gurasoak Berbetan eta Ongietorri programetako hainbat familia Ezkion izan ziren, bertako Igartubeiti baserria bisitatzen. Eguraldia lagun, goizean hartu zuten autobusa haraino joateko. Bertan, hainbat azalpen entzun zituzten XVI. mendeko baserriaren inguruan eta han egiten zuten sagardoaren prozesuari buruz. Adi jarraitu zituzten azalpenak eta ondoren praktikan jarri zituzten: sagarrak bildu, txikitu, prentsatu eta handik irtendako zuku gozoa dastatzeko aukera ere izan zuten.
Martxan dira ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen dituen bi egitasmoak. Gurasoak Berbetan-en helburua familia-giroa euskalduntzea da, eta, beste hainbat ekintzaren artean, horrelako irteerak egiten dira urtean zehar. Ongietorri, berriz, harrera eta elkarbizitzareko programa da. Saio praktikoak eskaintzen zaizkie astean behin, euskarara eta euskal kulturara hurbiltzen joan daitezen. Gainera, zapatukoa moduko irteerak ere eskaintzen zaizkie, Euskal Herriko leku eta ohitura ezberdinak ezagutzeko.