Gurasoak Berbetan eta Ongietorriko familiak Peru Harri museoan egon dira asteburuan

Iñaki Perurena handiaren azalpenak entzun eta inguruaz gozatu zuten
Gurasoak Berbetan eta Ongietorriko familiak Peru Harri museoan egon dira asteburuan
2024/10/21 12:08
eta kitto!

Joan den zapatuan autobus betea irten zen Eibartik Leitzako Peru Harrirantz. Autobus barruan Gurasoak Berbetan eta Ongietorri egitasmoetako familiak zihoazen, Iñaki Perurena harrijasotzailearen museoa ezagutzeko irrikaz. Leitzako kirolari handiak harriaren museo zoragarria egin du bere jaioterrian.

Harrijasotzailearen azalpenak entzun eta gero, museoaren kanpoaldea bisitatu zuten familiek: katapulta probatu eta martxan jarri, eskultura erraldoian ikusi, harriak altxatu... Euskal Herriko kirol eta usadioen inguruko errepaso ederra egin zuten, bazkaltzeko orduan Eibarrera abiatu aurretik. Bi egitasmoak ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen ditu, familia- eta lagun-giroa euskalduntzeko batetik, eta euskara urruti dutenak gure hizkuntzara gerturatu daitezen bestetik.