"Gurasoak ere eskolara" ekimenerako izen-ematea zabalik dago, barixakura arte
2019/10/08
15:54
eta kitto!
Udalak eta euskaltegi biek (Udal Euskategia eta AEK) ikastetxeekin lankidetzan HHko eta LHko umeen gurasoentzako euskara ikastaroak antolatu dituzte aurten ere. Klaseak astean bi egunetan izango dira eta umearen ikastetxean bertan edo Portalean emango dira. Interesa izanez gero, umearen ikastetxean bertan edo Portalean (Euskara saila) eman daiteke izena, urriaren 11a baino lehen. Ikasturte osorako matrikulak 66 euro balio du eta epeka ordaindu daiteke. Gainera, diru-laguntza bereziak ere badaude. Informazio gehiago eskatzeko euskara@eibar.eus helbidera idatzi edo 943708444 (4200) / 943700912 (Udal Euskaltegia) telefono zenbakietara deitu edo, bestela, ikastetxean galdetu.