‘Gurasoak ere eskolara’ programan izena emateko epea zabalik dago
2020/10/05
08:41
eta kitto!
‘Gurasoak ere eskolara’ egitasmoaren helburua Eibarko umeen gurasoek euskara praktikoa ikastea da, umeen euskalduntze egokian bidelagun izan daitezen. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako umeen gurasoei zuzenduta dago eta urriaren 21era arte eman daiteke izena umearen ikastetxean, 943798426 (Junkal) telefonora deituta edo euskara@eibar.eus helbidera idatzita.
Ikasturtea azaroan hasiko da eta maiatzean amaituko. Klaseak astean bi egunetan izaten dira, gehienetan umeen eskola ordutegian (goizez edo arratsaldez), baina eskola orduetatik kanpo ere sortu daiteke taldea interesik egonez gero. Ikasturte osoko matrikula 66 eurokoa da eta RGIa jasotzen dutenentzat 33 eurokoa. Gainera, epeka ordaindu daiteke.