‘Gurasoak ere euskaraz’, seme-alabekin euskaraz egiteko programa
2020/10/09
10:46
eta kitto!
Atzerritik etorri direlako, aspaldi erabili barik egoteagatik galdu egin dutelako edo beste edozein arrazoirengatik, asko dira euskaraz berba egiten ez dakiten gurasoak. Arazo hori konpontzeko asmoz, Eibarko Udalak ‘Gurasoak ere eskolara’ egitasmoa jarri zuen martxan orain dela hainbat urte eta ordutik asko dira euren seme-alabekin euskarazko harremana hasi duten gurasoak.
Gurasoak ere eskolara’ gurasoek euskara ikasteko egitasmoa da. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako umeen gurasoei zuzendua dago eta gurasoek euskara praktikoa ikastea da helburua, umeen euskalduntze egokian bidelagun izan daitezen.
Klaseak astean bi egunetan izaten dira, gehienetan umeen eskola ordutegian (goizez edo arratsaldez) eta azarotik maiatzera egiten da. Hala ere, eskola orduetatik kanpo ere taldeak sortu daitezke interesik egonez gero.
Izena emateko epea urriaren 21ean amaituko da eta 943 70 84 26 (Junkal) telefonora deituta edo euskara@eibar.eus helbidera idatzita apuntatu daiteke. Ikasturte osoko matrikula 66 eurokoa da eta RGIa jasotzen dutenek 33 euro ordaindu beharko dute. Gainera, epeka ere ordaindu daiteke.
Euskarazko testuak irakurtzen
Monica Villalba jatorri ekuadortarreko eibartarra da eta Urkizu eskolan ikasten duen 10 urteko alaba dauka. Hiru urtez hartu du parte ‘Gurasoak ere eskolara’ egitasmoan eta oso pozik dago esperientziarekin. “Alaba Lehen Hezkuntzan hasi zenean etxeko lanak egiten lagundu nahi nion eta, den-dena euskaraz dagoenez, euskara ikasi behar nuela konturatu nintzen”, azaldu digu.
Monica pertsona nagusiak zaintzen ibili izan da eta bazekizkien euskarazko pare bat berba, baina hasieran ia dena zen berria berarentzat. Hasiera ez zen erraza izan, amore ematekotan egon zen, baina poliki-poliki egokitzen joan zen, aurrera egin zuen eta euskara gustatzen hasi zitzaion. “Berbak, aditzak, hiztegia... ikasten genituen”, dio.
Lehen urtean hizkuntzaren nondik norakoak ezagutu zituen eta bigarren urtetik aurrera alabarekin euskaraz aritzeko moduko maila lortu zuen. “Demaseko aldea igarri dut lehen urtetik hirugarrenera”, aitortzen du, “orain ez dut euskaraz bikain egiten, baina testuak irakurri eta ulertu ditzaket”. Eta bitxitasun bat kontatu digu horren harira: “Orain dela hamar urte ...eta kitto!-ren kaleko inkesta egin zenidaten eta orduan aldizkarian irakurri nuenean ez nuen ezer ulertu, baina orain ulertzeko gai naiz. Asko pozten nau horrek”.
Euskara berreskuratzen
Rebeca Gutierrezek 8 eta 11 ur-teko seme-alabak ditu San Andres eskolan. “1975ean jaio nintzen eta hemen hazi naiz, baina guk euskara beste ikasgai bat bezala ikasi genuen eta eskolatik kanpo ez nuen erabiltzen. Beraz, galdu egin nuen”, esan digu. Orain, seme-alabak hazten joan diren neurrian, “etxeko lanekin laguntzeko euskara maila handiagoa behar nuela ikusi nuen”.
Bi urte egin ditu ‘Gurasoak ere eskolara’ programan eta esperientziak zapore gazi-gozoa laga dio. “Lehenengo urtea bikaina izan zen eta euskara maila hobetu nuen. Mikel Arrillaga irakaslea oso motibatzailea izan zen. Bigarren urtean, ordea, irakaslea oso jatorra zen, baina hasiberria, eta igarri egin zen. Gainera, konfinamendua ezarri zuten eta ordutik ez genuen ezer egin”, kontatu digunez.
Programako hainbat gauza moldatu egingo lituzke. “Klase berean euskara maila ezberdineko jendea elkartzen gara. Batzuek ez dakite ezer eta beste batzuek badakigu euskaraz egiten, nahiz eta oso maila baxuan izan. Beraz, guretzat zenbakiak edo horrelakoak ikastea etsigarria da. Irakaslearentzat ere zaila da egoera horretan klaseak ematea”, dio.
Rebecari, bestalde, harritu egiten dio bere eskolan hain jende gutxik izena eman izana eta izena ematen duten batzuek izaten duten informaltasuna. “Iaz, urtarriletik konfinamendura arte klase erdietan ni bakarrik egon nintzen irakaslearekin eta, horrela, irakasleek motibazioa galtzen dute”, dio. “Bestalde, hain talde txikiak izanda, irakasleek arreta pertsonalizatua eskaintzen dizute eta horrek asko laguntzen du euskara ikasteko orduan”.