Gurasoak Martxan programako lehen saioa martitzenean
2016/02/15
22:43
eta kitto!
Martitzenean, otsailaren 16an izango da Gurasoak Martxan programako lehen saioa, 18:30ean Portalean. Landuko den gaia "Nortasunaren garapena" izango da eta, besteak beste, autoestimua, autokontzeptua, erantzukizuna, borondatea eta motibazioa bezalakoak argitzen ahaleginduko dira, adaptazioa modu egokian egin dadin gurasoei nola lagundu dezaketen azalduta.