Gurasoak Martxan programako lehenengo hitzaldia gaur izango da, 18.30etan San Andres ikastetxean

Gurasoak Martxan programako lehenengo hitzaldia gaur izango da, 18.30etan San Andres ikastetxean
2012/03/09 00:00
eta kitto!

Gizartekintzak Gurasoak Martxan ekimena jarri du berriz abian IV. Drogomenpekotasunaren Prebentzio Planaren barruan. Guztira 11 hitzaldi eskainiko dira herriko ikastetxeetan, eta gurasoei euren seme-alabek izan ditzazketen arazoei aurre egiteko informazioa ematea da helburua.
Drogomenpekotasuna (unibertsalki ulertzen den moduan) jorratzeaz gain, genero gaiak, kultura arteko errespetu eta ezagutza... landuko dira hitzaldietan. Iazko edizioan 8 hitzaldi eskaini ziren eta 174 gurasok hartu zuten parte horietan. Aurten, iaz bezala, BAIKARA (Gipuzkoako Ikasleen Gurasoen Federazioa) arduratuko da hitzaldiak eskaintzeaz. Lehenengo hitzaldia gaur arratsaldean izango da, 18.30etan San Andres ikastetxean eta familian erantzunkizunak nola banatu izango da hizlariak landuko duen gaia.

HITZALDIAK:

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO IKASTETXEAK

-Martxoak 13 (18.30etan):
SAN ANDRES: 'Familian erantzunkizunak banatzea'.
-Martxoak 22 (18.30etan):
URKIZU: 'Autoritatea familia'.
-(Data zehazteke):
LA SALLE ISASI: 'Nola sentitu seguru eta ondo guraso garen aldetik'.
-Apirilak 16 (18.30etan):
ALDATZE: 'Familia eta eskola: elkarren arteko eginkizuna'.
-(Data zehazteke):
ARRATEKO ANDRA MARI: 'Garapenaren alderdiak eta hezteko estrategiak'.
-Apirilak 17 (18.30etan):
MOGEL ISASI (ITURBURU): 'Zer jakin behar dugun sare sozialei buruz (Facebook, Tuenti, web 2.0...)'. EUSKARAZ.

BIGARREN HEZKUNTZA ETA BATXILERGOKO IKASTETXEAK:

-Apirilak 23 (18.30etan):
ITZIO: 'Disziplina positiboa'.
-Maiatzak 2 (18.30etan):
IGNAZIO ZULOAGA INSTITUTUA: 'Autoestimua'.
-Maiatzak 17 (18.30etan):
ALDATZE: 'Kultura arteko elkarbizitza'.
-Maiatzak 29 (18.30etan):
LA SALLE AZITAIN: 'Garapen alderdiak eta hezteko estrategiak'.
-Apirilak 24 (18.30etan):
MOGEL ISASI: 'Disziplina positiboa'. EUSKARAZ.