Gureak lantegikoek jai giroan eman zuten zapatua

Gureak lantegikoek jai giroan eman zuten zapatua
2014/01/13 00:00
eta kitto!

Auzokoak elkartekoek, urtero lez, bazkaria prestatu die Gureak lantegikoei. Aurreko zapatuan ehun bat lagun elkartu ziren Erdi Bana eta Urkusu-Gain sozietateetan bapo bazkaldu eta herriko elkarte eta taldeek emandako opariak jasotzeko (argazkiak ikusteko hemen klikatu). Urkizu eta inguruko sozietateek osatzen duten Auzokoak elkartekoek 1981ean ekin zioten ekitaldia antolatzeari eta urtero jai egun handia izaten da Gureak-ekoendako.