“Gurpil gainean” kaleko antzezkizun musikala eskainiko du Demode Quartet laukoteak zapatuan

Errebaletik Untzagara bitartean ibiliko dira, egun osoan, kuatriziklo gainean kalean “a capella” kantatzen.
“Gurpil gainean” kaleko antzezkizun musikala eskainiko du Demode Quartet laukoteak zapatuan
2024/05/03 12:05
eta kitto!

Debabarreneko Eskola arteko 39. Antzerki Erakusketaren eskutik, bihar kale-antzerkiaz gozatzeko aukera izango da. Izan ere, Eibarko Kulturak antolatu duen programazioan, ikasleentzako emanaldekin batera, kaleko hainbat ikuskizun eskainiko dira. Horrela, bihar Demode Quartet taldekoek Gurpil gainean ikuskizun musikala aurkeztuko dute, 12:30etik 19:00ak bitartean. Errebaletik irten eta Untzagara bitartean, egun osoan ibiliko dira kalean, kuatriziklo gainean, a capella abesten.