"Haien eskubideak jokoan" kanpainarako 865 euro bildu dituzte La Salle ikastetxean
2020/12/29
15:49
eta kitto!
Gurutze Gorriak urtero antolatzen duen “Haien eskubideak jokoan”, haurrentzat jostailu berriak jasotzea helburu duen kanpainarekin bat egin dute La Salle ikastetxeko Tandanacui eta Proega taldeek aurten ere, baina COVID-19k eragindako egoera dela eta, ohiko ekintzarik ezin denez antolatu, kanpainaren harira pegatinak egin eta euro batean saldu dituzte ikasleek, gela bakoitzean hormairudiak betetzeko. Horri esker, “Haien eskubideak jokoan” kanpainarako 865 euro bildu dituzte eskolan eta abenduaren 22an eman zieten dirua Gurutze Gorriko ordezkariei. Ikastetxetik euren esker ona azaldu nahi diete lagundu duten guztiei, baita Gurutze Gorriari ere, “egindako lan bikainarengatik”.