Hainbat ordutegi aldaketa Aste Santuan

Hainbat ordutegi aldaketa Aste Santuan
2013/03/27 00:00
eta kitto!

Datozen egunetan hainbat instalazio eta zerbitzutan ordutegi aldaketak egongo dira, Aste Santuaren eraginez. Jarraian horietako batzuk irakur ditzakezue:
- Coliseoa: Aste Santuan ez da zine emanaldirik eskainiko Coliseo antzokian. Ohiko programazioari apirilaren 5ean helduko diote berriz ere.
- Portalea martxoaren 28tik apirilaren 1era itxita egongo da.
- Ipurua kiroldegia: martxoaren 28, 29 eta 31n eta apirilaren 1ean 09.00etatik 13.00etara; martxoaren 30ean 09.00etatik 13.00etara eta 16.00etatik 20.00etara.
- Unbe: martxoaren 28, 29, 30 eta 31n eta apirilaren 1ean 09.00etatik 20.00etara.
- Orbea kiroldegia: martxoaren 28, 29 eta 31n eta apirilaren 1ean 09.00etatik 14.00etara; 30ean 09.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 20.00etara; apirilaren 2an itxita egongo da; apirilaren 3, 4 eta 5ean igerilekua eta Spa itxita (beste guztia zabalik); eta apirilaren 6 eta 7an bakarrik Spa egongo da itxita; apirilaren 8tik aurrera ohiko ordutegian zabalduko dute Orbea kiroldegia.