HAPOren berrikuntza idazteko oinarriak eta helburuak onartu dituzte
Dokumentuan azaltzen denez, honakoak dira irizpide eta helburu orokorrak:
- LURRALDEA BABESTEA ETA HOBETZEA: NATURA-INGURUNEA ETA PAISAIA
Paisaiaren hobekuntza eta babesa sustatzea, eremu degradatuak, ibilguak eta ibaiertzak berreskuratuz, lurzoru urbanizaezineko jarduerak eta baso-erabilerak arautuz, eta natura hirira hurbilduz.
- PLANIFIKATUTAKO AZTARNAN ESKU-HARTZEA
Planifikatutako aztarnan esku-hartzea hiri-berroneratzearen bidez, lurzoru gehiago ez okupatzen saiatuz, espazio libre gehiago lortuz eta auzoei espazio publikoa emanez.
- KULTURA-ONDAREA BALIOAN JARTZEA
Balioan jartzea Eibarko Industria Historia, leku bereziak eta eraikinak babestuz, espazio urbano esanguratsu bat lortzeko.
- HIRI JASANGARRIA ETA ALDAKETA KLIMATIKORA EGOKITUA
Herri jasangarriago bat sustatzea, aldaketa klimatikoari aurre egiteko neurriak garatuz, mugikortasun-modu jasangarriagoak bultzatuz, eta energia berriztagarriak eta arkitektura bioklimatikoa sustatuz.
- LURRALDEAREN OREKA EKONOMIKOA
Lortzea bai industria-jarduerak, bai merkataritzakoak, bai lehen sektoreari eta sektore turistikoari lotutako jarduerek, garatu ahal izateko, beharrezkoak diren baldintzak izan ditzaten.
- HIRI ATSEGIN ETA ERAKARGARRIAGO BAT
Aurreko helburuak bilduz, lortu nahi da Eibar eskualde-buru eta herri berritzaile gisa finkatzea, eta hiri seguruagoa, osasungarriagoa eta erakargarriagoa izatea bertako biztanleentzat.
- ANTOLAMENDUKO TRESNA BERRI ETA EGUNERATU BAT.
HAPO berria egungo legediaren esparrura eta udalaz gaindiko plangintzara egokitzea.