Harkaitz Cano liburutegian izango da gaur 19.00etan
2013/01/08
00:00
eta kitto!
Gaur (martitzena, hilak 8) Idazlearekin Berbetan programaren barruan, Harkaitz Cano idazlea izango da Juan San Martin Liburutegian 19.00etatik aurrera, Twist bere intrigazko eleberri beltzaren gainean berba egiten. Saioa solasaldi modura planteatuta dago eta nobela irakurri dutenek idazlearekin inpresioak eta bestelakoak partekatzeko aukera izango dute.