Hartzaren Urratsak jarraituko dituzte Deporreko mendizaleek

Zapatuan Bergaratik Arrasatera joango dira, Intxortara igota
Hartzaren Urratsak jarraituko dituzte Deporreko mendizaleek
2026/01/07 13:43
Ekhi Belar Errasti

GR289 bideari jarraituz, Hartzaren Urratsak deritzon ibilbidea osatuko dute zapatuan, abenduak 10, Eibarko Klub Deportiboko mendizaleek. Guztira, 17 kilometroko ibilbidea da egingo dutena, Bergaran hasi, Intxorta igo eta Arrasaten amaituz. Irteera 08:00etan egingo dute eta 17:00etan amaitzea espero dute.

Irteeran parte hartzeko, Deporreko bazkideek 15 euro ordaindu beharko dute eta bazkideak ez direnek 20 euro. Izena emateko, hiru modu daude: mendia@deporeibar.com helbidera idatzita, Deporren bulegoan edo 943 20 19 04 telefonora deituta (hauek biak eguenean 19:00etatik 20:00etara).