Hasi dira Aratosteak koko-dantzari eta koko-marruen eskutik

Baserririk baserri koko-eskean ibili eta gero, arratsaldean Eibarko kaleetan egingo dute kalejira, 19:00ak aldera Eibarko Klub Deportibotik abiatuta.
2025/02/22 11:14
eta kitto!

Goizeko bederatzietan egin du lehen agerraldia Kezka Dantza Taldearen koko-marruen konpartsak, Errebalen. Urtero lez, merkatu plazako baserritar eta bezeroen aurrean dantzatu eta abestu ondoren, autobusa hartu dute, baserrietako koko-eskeari ekiteko. Aurten Agina eta Mandiola auzoetan ibiliko dira, koko-eskean. Eta arratsaldean Eibarko kaleetan egingo dute kalejira, Eibarko Klub Deportibotik 19:00ak aldera abiatuta. Elgoibarko Mausitxa txarangarekin batera erdi-guneko kaleetan ibili ondoren, Deportiboan bertan amaituko dute.

Koko-dantzak, otsailak 22, larunbata

  • 9:00 Errebalen baserritarren postuetan
  • 10:00-13:00 Aginako baserrietan. Oregizar (10:00), Arandoaurtena, Arandobarrena, Arandoguena eta Arandoetxeberri (11:00), Aginagañekua (12:00), Aginako plazan (12:30).
  • 13:30-14:00 Mandiolako Mirafloresgoikoa eta Milatxori baserrietan.
  • 18:45 Toribio Etxebarrian, Deportibo aurrean koko-mokoen elkartzea, koko-dantzak eta kantuak, Mauxitxa txarangak lagunduta eta kalejira hasiera. Ibilbidea: Toribio Etxebarria, Zuloagatarren, Fermin Calbeton, Untzaga, Toribio Etxebarria.
  • 21:00 Deportibo aurrean azken koko-dantzak eta kantuak.