Hasi dira sanjuanak 2024 Eibarren!
Eguraldia goibel eta euritsua izan dugu, baina, hala ere, eibartarrak pozik irten dira kalera jaiei hasiera ezinhobea emateko.
2024/06/23
17:05
eta kitto!
Ohikoa den bezala, ongietorria egin zaie Lizarrako dultzaineroiei Estaziñoan, eta aurtengo omenduekin eta herriko agintariekin batera Eibarko kaleak zeharkatu dituzte Udaletxera heldu arte. Eguraldia goibel eta euritsua izan dugu, baina, hala ere, eibartarrak kalera irten dira jaiei hasiera ezinhobea emateko. Aurtengo omenduak Udaletxeko balkoira igo dira pregoia botatzeko eta, jarraian, txupinazoa bota dute Untzaga plazatik.
Hemen daukazue bideoa ikusgai: