Hasteko da Hazilan proiektuaren bigarren edizioa
2016/10/13
14:19
eta kitto!
Gazteei lanean hasteko erreztasunak emateko asmoz Debegesan abiatu zuten Hazilan proiektuaren bigarren edizioa martxan hastear dago, baina izen-emateko epea barixakura arte (urriak 14) luzatu dute arduradunek. Parte hartzeko interesa duten gazteek online eman dezakete izena, debegesa.eus webgunearen bitartez. Hazilan proiektua goi mailako ikasketak dituzten (unibertsitate titulua edo goi mailako prestakuntza zikloa) eta lana aurkitu ezinik dabiltzan 20 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Arduradunen berbetan, "hautatutako lagunek prestakuntza pertsonalizatua jasoko dute. Lehen fase batean, euren gaitasun pertsonalak eta profesionalak hobetzeko trebakuntza jasoko dute, lan mundura sartzea erraztuko dieten erreminten bitartez, eta, bigarren fase batean, enpresetan praktikak egingo dituzte edo proiekturen bat garatuko dute. Horrela, lan munduko errealitatea gertutik ezagutzeko aukera izango dute". Lehendabiziko edizioak izandako emaitzarekin pozik daude: parte hartu zuten 13 lagunek lan-kontratua edo lan-praktikak lortu zituzten, profesionalki garatu ahal izateko.
Hazilan proiektua Euskadiko Programa Operatiboaren baitan kokatzen da eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du %50ean. Proiektua Garapen garapenerako agentzien euskal elkarteak koordinatzen du.
Hazilan proiektua Euskadiko Programa Operatiboaren baitan kokatzen da eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du %50ean. Proiektua Garapen garapenerako agentzien euskal elkarteak koordinatzen du.