Haur eta familientzat jaialdia egingo da bihar goizean Amañako herri-ikastetxean
Haur eta familientzat jaialdia egingo da bihar goizean Amañako herri-ikastetxean Goizeko 10:30etik aurrera hainbat jarduera egingo dira, eskolan bertan, 14:30ak arte. Jaialdiarekin batera, ate irekien jardunaldiak antolatu ditu Amañako eskolako Guraso Elkarteak.
2024/02/16
18:30
eta kitto!
Amañako herri-ikastetxearen jaia eta ate irekien jardunaldia ospatuko dute bihar. Goizeko 10:30etik aurrera hainbat jarduera egingo dira, eskolan bertan: puzgarriak, Jokai egurrezko jolasak, henna tatuaje tailerrak, munduko janari ezberdinak dastatzeko aukera, musika, ipuin kontalariak (azken honetan, hiru saio egingo dira, 11:00etan, 12:00etan eta 12:45ean)... Bazkaltzera joateko ordura arte iraungo du jaiak eta auzokoa den DJ Agus arituko da musikarekin girotzen. Bertako Gurasoen Elkartetik herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte: “Animatu eta etorri gure eskola, gure mundua ezagutzera!”.